XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bada ezpadan hoba zan goizegi joatea.

Begoñak leihotik ikusi eban Mariño eta berehala hasi zan kalera urtetako jazten, eta oso pozik jatsi zan eskileretatik beragaz egoteko.

Zazpi ta laurenak ziran.

Epelde zortziretan etorten jakon bila.

Kaixo, Mariño, berriz al zatoz?, esan eutson barrezka Begoñak.

Bere lepotik barre egiten ebalakoan barriro geratu zan mutu Mariño.

Begoñari ez jakon txarto begitantzen Mariño bere ondoan isil isilik egotea.

Oso pozik eta oso alai egoan.

Mariño etsita egoan.

Ordu erdi-edo zan atertu zala.

Kalea oindino bustita egoan.

Egualdi ona, esan eban Begoñak Mariñori begira arpegi alai alaiarekin.

Begoñaren alaitasunak zauritu egiten eban Mariño.

Beste isilune baten ostean.

Gernika-aldian ondo?, itaundu eban Begoñak ia barrezka.

Mariño minduta sentitzen zan.

Ezin eban susmatu be munduko tontorik handiena zana.

Etsera lagunduko deutsut, esan eban, belu eitten jat.

Eta bira egin eben.

Hantxe amaitu zan Begoñaren alaitasun guztia, baina Marino ez zan konturatu.

Itsututa egoan.

Begoñaren etxeko atera heldu ziranean.

Agur Begoña, ondo ibilli, esan eban Mariñok.

Handik kotxera ta etxera joan zan.